ICAGI

Egina da epaile-karrera prestatzeko Otxoa de Barandika urteroko bekaren deialdia

Fecha: 2019-02-05

(iturria: Otxoa de Barandika Fundazioa)

Irekia du Donostiako Otxoa de Barandika Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden Zuzenbideko Lizentziatuek epaile izateko oposizioak prestatzeko urtero banatzen duen  urtebeteko  beka eskatzeko epea. 2019ko maiatzaren 25am amaituko da eskaera egiteko epea.

Urteko 12.000 eurokoa da bekaren munta, 1.000na euroko hileko ordainetan ordaindua. Fundazioak izendatutako magistratu-talde baten kontu izango den tutoretza ere bertan da bildua. Laguntza ekonomiko hori laur urtez ere luzatu ahal izango da gehienez, eta Zuzenbide gradua euskaraz ikasiak dituzten nahiz euskara-jakintza altua duten lizentziatuentzat da. Eskabidea euskaraz aurkeztu beharko da dokumentazioa  www.otxoadebarandika.eus webgunearen bitartez bidalita. Hortxe bertan bildu dira izangaiek bete beharreko baldintzak.

 Behin espediente guztiak jasota ebaluatu egingo dituzte Fundazioko arduradunek, izangaien ikasketa-historia ez ezik onuradun posibleen egoera ekonomikoa ere aintzat hartuta; hurrena, hautatutako izangaiekin elkarrizketa bana izango dute.

 

Donostian, 2019ko urtarrilaren 30an