ICAGI


Dekanoaren agurra

Teknologia berriek sekulako garrantzia duten garai hauetan, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak, hots, Gipuzkoan Abokatutzan aritzen garen Abokatu guztiak ordezkatzen dituen Erakundeak, gu guztion esku eta, oro har, gizarte osoaren esku jarri du bere webgunea, topagune ireki, bizi eta, batez ere, erabilgarri bat izan dadin, bere zerbitzuak Elkargokideei eta herritarrei hurbilduz.

Webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuen bidez (arau-funtzionamendua, betebeharrak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, Ofiziozko Txandaren zerbitzua, Atxilotuarentzako Laguntza, Orientabide Juridikoko Zerbitzua eta edukiak, liburutegia, ikastaroak, jardunaldiak, konferentziak, zirkularrak, izapideak eta abar) Elkargoarekin harremanetan eta komunikazioan egoteko tresna arin eta eraginkor bat izatea da bere xedea. Halaber, jarduera profesionala burutzeko ezinbestekoak iruditzen zaizkigun eguneroko informaziorako tresnak erabil ditzatela erraztu nahi diegu gure Elkargokideei.

Herritarren aurrean eta, oro har, gizarte osoaren aurrean, burutzen dugun jarduerari buruzko ezagutza sustatu nahi dugu, Abokatutzak bere gain hartua duen gizarte-eginkizuna betez.

Webgune hau denentzat erabilgarri izatea da gure desioa.

Besarkada handi bat,

Lurdes Maiztegui González
Dekanoa