ICAGI


NIre eskubideak

Herritar guztiek dute abokatu baten defentsa eta laguntzarako eskubidea (Konstituzioaren 24. art.).

Behar besteko baliabiderik ez duten herritarrek doako laguntza juridikorako eskubidea dute, legeak ezartzen duen moduan (Konstituzioaren 119. art.).

Abokatu baten zerbitzuak kontratatu aurretik, herritar guztiek dute eskubidea gaiaren izapide profesionalak izango duen kostu ekonomikoaren gutxi gorabeherako aurrekontua eskatzeko eta lortzeko.
Aurrekontua “ENKARGU-ORRIAN” jasoaraz daiteke. Bestalde, enkarguaren ondorioz eta enkarguak sortzen dituen ordainsari profesionalen ondorioz gerta daitekeen edozein desadostasun ebazteko, Elkargoaren Gobernu Batzordearen arbitrajearen mende egotea aukeratu ahal izango da agindu-orrian bertan.

Abokatu baten zerbitzu profesionalak erabiltzen dituen herritar orok du abokatuaren zerbitzu oker baten ondoriozko kexak eta/edo erreklamazioak Elkargoari egiteko eskubidea.
Enkargu profesionala enkargu-orri batean egin ez denean ere, zabalik du Elkargoak erreklamazio-zerbitzua. Bi aldeak zerbitzu horren mende jartzen badira, edozein gatazka ebatzi ahal izango da Gobernu Batzordearen arbitrajearen bidez.