ICAGI


Erreklamazioak

reclamaciones

Elkargoko abokatuek egindako zerbitzu profesionalen ondorioz herritarrek egiten dituzten kexak eta/edo erreklamazioak aztertu eta ebazten ditu Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Erreklamazio Zerbitzuak.

Kexak eta/edo erreklamazioak idatziz egingo dira, eta gutxienez ondoko alderdiak jaso beharko dituzte:

  • Kexa eta/edo erreklamazioa egiten duen pertsonaren izena eta bi abizen, eta NAN edo pasaportearen zenbakia.
  • Erreklamazioaren helburu den abokatuaren izena eta bi abizenak.
  • Kexa eta/edo erreklamazioa eragin duten gertakariak.
  • Kexa eta/edo erreklamazioa egiten duen pertsonaren helbidea eta ahal izanez gero, telefonoa, berarekin harremanetan jarri ahal izateko.

Kexak eta/edo erreklamazioak Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Idazkaritzan aurkeztu beharko dira. Idazkaritza Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko egoitzan bertan dago, hau da, Duque de Mandas Kalea 11, behea. (20012 Donostia).