ICAGI-REN POSTA ELEKTRONIKOAREN BALDINTZAK ALDATZEA
Fecha: 2025-05-05
(iturria: ICAGI)

Lagun agurgarriak:
Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak OFFICE365eko posta kontuetara komunikazioa bidali duenez, jakinarazten dizuegu 2025eko irailean amaitzen dela Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak Microsoftekin duen Office 365 E1 lizentzien kontratua, eta kontratu hori ez dela baldintza berberetan berrituko, eta, beraz, ABOGACIA POSTAN (@icagi.net eta @icagi.eus) egindako aldaketen ondoren jakinarazten dizuegu.
Zer zerbitzu eskaintzen da?
Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak (CGAE) posta instituzionalaren zerbitzua kontratatzeko aukera eskaintzen die, Elkargoaren bitartez, hala nahi duten elkargokideei, betiere datuak babesteko araudiarekin eta segurtasun-eskema nazionalarekin (ENS) bat etorriz.
Gaur egun, zerbitzu hau eskaintzen da:
Microsoft Office 365en E1 lizentzia, hodeian hainbat tresna dituena (Office, OneDrive, Forms, Teams…). Lizentzia honen indarraldia 2025eko irailean amaituko da.
Microsoften eta CGAEren arteko gaur egungo kontratua amaitzearen ondorioz, eta haren baldintza ekonomikoak nabarmen handitu direnez, CGAEk erabaki du gaur indarrean dagoen kontratua ez berritzea eta Microsoftekin veste kontratu bat sinatzea.
Desberdintasun nagusia da gaur egungo E1 lizentziak desagertu egin direla eta horiek Microsoften 1. Planeko lizentzia bihurtu direla.
LIZENTZIA HORIEK GAUR EGUNGO POSTA-ZERBITZUA, EGUTEGIAK, EGINKIZUNAK ETA KONTAKTUAK MANTENTZEN DITUZTE, BAINA EZ MICROSOFTEN GAINERAKO TRESNAK (ONEDRIVE, TEAMS, OFFICE 365…).
URTEAN 25 €+ BEZ INGURUKO KOSTUA IZANGO DU, CGAE NEGOZIAZIOEN ARABERA.
Elkargoak eta CGAEk akordio bat lortu dute hala nahi duten elkargokideei ICAGIren posta instituzionaleko kontua eskaintzen jarraitzeko (Microsoften gainerako zerbitzuak gabe, kontaktuak, egutegiak eta eginkizunak izan ezik).