ICAGI

30/2025 Zirkularra EOAJT URGENTZIAZKO ZERRENDA

Fecha: 2025-07-08

(iturria: ICAGI)

Lankide agurgarria,

mezu honen bidez jakinarazten dizut EOAJTko txandan, urgentziazko zerrenda osatuko dela izan daitezkeen hutsuneak osatzeko. Zerrenda honetan, soilik, dagoeneko EOAJTko txandan daudenek sartu ahal izango dira. Urgentziazko zerrenda honetan izen emateko epea uztailaren 11a arte izango da (hau barne).

Ondo izan,

Aratz Estonba Iturriza

EOAJTko koordinatzailea

IZENA  EMATEKO FORMULARIOA / FORMULARIO DE INSCRIPCIÓN

-----------------------------------------------------

EOAJT-RI DAGOZKION AZKEN BI ZIRKULARREN HARIRA SORTUTAKO ZALANTZEI ERANTZUN ASMOZ

 

Lankide agurgarriak,

 

azken bi zirkularrak medio, hainbat zalantza sortu dira; hauek argitu asmoz honako zirkularra helarazten dizuet.

Dagoeneko EOAJTn altan dauden kideek EZ DUTE ZERTAN berriro ere txandan sartzea eskatu, gainontzeko txanda eta guardien modura.

EOAJTn alta eskatzeko, zirkularrean bidalitako moduan egitea eskatzen da, SALBU dagoeneko haien eskaera kontutan hartuko dela esan bazaie aldez aurretik.

Urjentziazko zerrendan SOILIK EOAJTn alta emanda dauden kideek sartu ahal izango dute. Zerrenda honek, gainontzeko txanda eta guardien funtzionamendu berbera izango du.

Zuen zalantzak argituko nituelakoan, jaso agur bero bat.

Aratz Estonba Iturriza

EOAJTko koordinatzailea