31/2025 Zirkularra: Espetxeetako Orientazio eta Artatze Juridikoko Txanda (EOAJT). TXANDAN SARTZEKO ESKATZEA
Fecha: 2025-07-08
(iturria: ICAGI)
Lankide agurgarriak,
mezu honen bidez jakinarazi nahi dizuet EOAJTn sarrera eskatzeko epea ireki dela hemendik eta irailaren 30a arte EATn 2023tik hona kide izan EZ direnentzat.
Kasu honetan, formakuntza prozesuaren ezinbesteko baldintza gisa, bost egunetan zehar laguntza saioak egin beharko dituzte, eta ondoren dagokion formakuntza teorikoa jaso beharko dute. Formakuntza prozesua antolatzeko, beraz, eskatzen da izen ematea epea baino lehen.
Irailaren 30etik aurrera izen-ematea eskatzen duenak, ezingo du 2026ko txandan sartu eta 2027ko txandarako hartuko da kontutan bere eskaera.
EOAJTn SARTZEKO ESKAERA / SOLICITUD INCORPORACIÓN AL TOAJP
2023tik hona EATko kide izan direnek ohiko moduan egin beharko dute eskaera (Elkargoko Juntara zuzendutako idatziz egingo dute eskaera. Bertan izen-abizenak eta Elkargokide zenbakia azaldu beharko dute.).
Epeei dagokienez, abendua baino lehen egitea eskatzen da, txandak osatzeko zerrendak orduan hasten baitira osatzen eta behin osatuta ezin baita aldaketarik egin.
Ondo izan,
Aratz Estonba Iturriza
EOAJTko Koordinatzailea
-----------------------------------------
EOAJT-RI DAGOZKION AZKEN BI ZIRKULARREN HARIRA SORTUTAKO ZALANTZEI ERANTZUN ASMOZ
Lankide agurgarriak,
azken bi zirkularrak medio, hainbat zalantza sortu dira; hauek argitu asmoz honako zirkularra helarazten dizuet.
Dagoeneko EOAJTn altan dauden kideek EZ DUTE ZERTAN berriro ere txandan sartzea eskatu, gainontzeko txanda eta guardien modura.
EOAJTn alta eskatzeko, zirkularrean bidalitako moduan egitea eskatzen da, SALBU dagoeneko haien eskaera kontutan hartuko dela esan bazaie aldez aurretik.
Urjentziazko zerrendan SOILIK EOAJTn alta emanda dauden kideek sartu ahal izango dute. Zerrenda honek, gainontzeko txanda eta guardien funtzionamendu berbera izango du.
Zuen zalantzak argituko nituelakoan, jaso agur bero bat.
Aratz Estonba Iturriza
EOAJTko koordinatzailea