ICAGI

34/2025 Zirkularra: Abokatutzako Unibertsitate Masterra. Irakasle plazak betetzea

Fecha: 2025-07-22

(iturria: ICAGI)

Akats baten ondorioz, adierazi da muga-data 2025-08-29a dela. Entregatzeko azken eguna 2025-09-05 da

 

Lankide estimatua:

         Abokatutzako Unibertsitate Masterraren hurrengo ikasturteari (2025-2026) eta hurrengoei dagokienez —dakizuen bezala, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak ere parte hartzen du irakaskuntzan, Unibertsitaterekin batera—, jakinarazten dizut Elkargoak xede horretarako izendatutako irakasle batzuek eskolak emateari utziko diotela.

        Gobernu Batzordeak hala erabakita, irakasle horiek betetzen duten lanpostua esleitzeko orduan interesa dutenen merezimenduak hartzen dira kontuan. Horregatik, eskatzen dizut eman beharreko irakasgaiak zein diren adieraz dezazula inprimakian, euskaraz nahiz gaztelaniaz:   

INPRIMAKIA / FORMULARIO 

 Ezinbesteko baldintza izango da elkargokide jardule gisa alta emanda egotea, 2025eko urrian ikasturtea hasi aurretik gutxienez 10 urte lehenagotik. Eskolak arratsaldez emango dira, eta 100 € ordainduko dira orduko (zenbateko horri dagokion atxikipena aplikatu behar zaio). Hautaketa merezimenduen bidez egingo da.

Horregatik, nahi izanez gero, zure eskaera ICAGIko Idazkaritzara bidal dezakezu, irailaren 5a baino lehen, honako hau adieraziz:

- Irakastea proposatzen duzun irakasgaiaren titulua.

- Irakastea proposatzen duzun irakasgaian duzun irakaskuntza-esperientzia.

- Irakastea proposatzen duzun irakasgaian duzun esperientzia profesionala.

Batzordeak lehiaketaren emaitza gorde ahal izango du etorkizunean hutsik geratzen diren lanpostuetarako.

 

Besarkada bat,

Dekanoa