ICAGI

LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAREN DIZIPLINA-PROZEDURAREN ERREGELAMENDU-PROIEKTUA

Fecha: 2025-09-26

(iturria: ICAGI)

Legelarien Euskal Kontseiluak, legez aitortzen zaizkion ahalmenak betez, egokitzat eta beharrezkotzat jo du Diziplina Prozeduraren Erregelamendu propio bat idaztea eta artikulatzea. Kontuan izan behar da Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren Diziplina Erregelamenduak (2024ko irailaren 2an jarri zen indarrean) jarraitu beharreko eredu eta oinarri gisa balio duela, nahiz eta zenbait alderditan zehaztu egin behar den, Euskal Autonomia Erkidegoko errealitatera egokitzeko.

 

Gutun honen bidez, DIZIPLINA-PROZEDURAREN ERREGELAMENDU-PROIEKTUA helarazten dizuegu. Izan ere, informazio publikorako eta alegazioak aurkezteko izapidea irekiko dugu, hilabeteko epean, urriaren 26ra arte, egun hori barne.

 

Alegazioak helbide elektroniko honetara bidali beharko dira:  secretaria@icagi.com

 

Proposamena zure interesekoa izango delakoan, eta prozesuan parte hartuko duzulakoan, jaso ezazu agur bero bat.

 

DIZIPLINA-PROZEDURAREN ERREGELAMENDU-PROIEKTUA