Legelarien Euskal Kontseiluak onartutako Diziplina-Prozeduraren Erregelamendua argitaratzea eta indarrean jartzea
Fecha: 2026-01-08
(iturria: LEK)
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2026ko urtarrilaren 5a, astelehena
IRAGARKIA, Legelarien Euskal Kontseiluaren diziplina-prozeduraren erregelamendua behinbetiko onartzeari buruzkoa.
Legelarien Euskal Kontseiluaren eraketa eta estatutuak onartzen dituen abenduaren 28ko 314/1990 Dekretuaren 2. artikuluan eta tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 19.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Legelarien Euskal Kontseiluak, 2025eko abenduaren 15ean egindako osoko bilkuran, behin betiko
onartu du Legelarien Euskal Kontseiluaren Diziplina Prozeduraren Erregelamendua.
Erregelamendua indarrean jarriko da iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean, 11. artikuluko 1. eta 3. epigrafeetan xedatutakoa izan ezik, azken xedapenean ezarritako moduan.
Erregelamenduaren testu osoa Kontseiluaren webgunean dago eskuragarri: http://www.abogaciavasca.net/
Bilbao, 2025eko abenduaren 29a.
Legelarien Euskal Kontseiluko idazkaria,
ESTEBAN UMEREZ ARGAIA