INFORMAZIO-ZIRKULARRA – GUARDIEN ZENBATEKOA
Fecha: 2026-09-17
(iturria: ICAGI)
Lankide estimatuak:
2026ko bigarren hiruhilekotik aurrera guardiei zer zenbateko aplikatzen zaizkien eta zenbateko horiek kalkulatzeko zer irizpide erabili diren jakinarazi nahi dizuegu.
Eusko Jaurlaritzak gaur egun guardia guztietarako bideratzen duen zuzkidura ekonomikoa 1.701.176 eurokoa da urtean, hau da, 425.294 euro hiruhileko bakoitzean. Zuzkidura hori 2025eko hirugarren hiruhilekotik dago indarrean; ordura arte hiruhileko bakoitzeko bideratzen zen 370.544 euroko zenbatekoa 54.750 eurotan handitu zen, guardiak indartzeko.
Hala ere, 2026ko lehen hiruhilekora arte ez da abian jarri guardiako abokatu-laguntza indartzeko gaur egungo zerbitzua. Ordutik, honako guardia hauek ditugu:
|
guardia 6 |
|
guardia 2 |
|
guardia 1 |
|
guardia 1 |
|
guardia 1 |
|
guardia 1 |
|
guardia 1 |
|
guardia 1 |
|
guardia 1 |
|
guardia 1 |
|
guardia 1 |
Eusko Jaurlaritzak handitu egin zituen atxilotuarentzako abokatu-laguntza indartzeko txanda martxan jartzeko zenbatekoak. Zenbateko horiek atxilotuari laguntzeko 6 barruti judizialetako 15 guardien artean, euskarako, atzerritartasuneko eta adingabeen guardien artean banatu ziren 2025eko laugarren hiruhilekoan eta 2026ko lehen hiruhilekoan. Hiruhilekoko zuzkidura guardia kopuru txikiago baten artean banatu zenez, guardia bakoitzeko zenbatekoa salbuespenez handitu zen —315,03 eurora arte— bi hiruhileko horietan.
Bigarren hiruhilekotik aurrera, zerbitzua osatzen duten guardia guztien artean banatu beharko da zuzkidura ekonomikoa, indartze-guardiak barne. Beraz, ez da guardietara bideratutako zuzkidura ekonomikoa murriztu; aitzitik, ordaindu behar diren guardia guztien artean beste modu batera banatu da zenbateko berbera.
Gainera, zenbatekoa hiruhileko batetik bestera aldatu ez dadin —hiruhilekoak 90, 91 edo 92 egun izan ditzakeelako—, datorren hiruhilekotik aurrera zenbateko finko bat ezarriko da urte osorako, urteko 1.701.176 euroko zuzkidura oinarritzat hartuta.
Aurreikusitako guardia guztiak kontuan hartuta, indartze-guardiak barne, honela finkatuko dira zenbatekoak:
- Guardia arrunta: 274,16 €
- Laguntzarik gabeko indartze-guardia: 137,08 €
- Laguntza duen indartze-guardia: 274,16 €
Horrela, laguntza duten indartze-guardiak guardia arrunt baten ordainsari berbera izango du; laguntzarik gabeko indartze-guardien kasuan, berriz, % 50a ordainduko da.
Informazio gisa, indartze-txandan 76 lankide daude Donostia, Irun eta Tolosa artean, eta horiek urtean 5 guardia egiten dituzte batez beste; Azpeitiko, Bergarako eta Eibarko indartze-txandan, berriz, 32 lankide daude, eta urtean 11 guardia egiten dituzte batez beste.
Horrenbestez, aurreko hiruhilekoko 315,03 euroko zenbatekotik gaur egun aplikatzen diren 274,16 euroetara igaro izana ez da interpretatu behar zerbitzura bideratutako aurrekontuaren murrizketa gisa.