ICAGI

Lan eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko berrikuntzak

Datak
24-10-2025 - 24-10-2025
Ordutegia
10:00 -14:00
Lekua
Bilboko Bizkaia Aretoan (Arriaga aretoan)
Hizkuntza
Castellano
Antolatzailea
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Erregistratzeko epea
24-10-2025
Salneurria
DOAKOA

Lan eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidearen XI. Jardunaldiak

Beste urte batez, atsegin handiz jakinarazi nahi dizugu Euskal Herriko Unibertsitateko Lan eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidearen XI. Jardunaldiak egingo ditugula, Olga Fotinopoulou Basurko doktorearen zuzendaritzapean.

Jardunaldiak datorren urriaren 24an (ostirala) 10.00etan izango dira, Bilboko Bizkaia Aretoan (Arriaga aretoan), atxikirik doakizun programaren arabera. PROGRAMA

Aurtengo edizioan “Lan eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko berrikuntzak” inguruan arituko gara. Hizlari gisa, gurean izango ditugu:

  • Diego ÁLVAREZ ALONSO dk. (Universidad de Oviedo)
  • Cristina ARAGÓN GÓMEZ dk. (UNED)
  • Beatriz GARCÍA CELAÁ and. (Bizkaiko Lan arloko 3. Epaitegiko titularra)
  • Nieves MARTÍNEZ GAYOSO dk. (UPV/EHU)
  • Jaime SEGALÉS FIDALGO dk. (Bizkaiko Lan arloko 6. Epaitegiko titularra)

Sarrera doakoa da, baina edukiera mugatua. Hori dela eta, esteka honen bidez aldez aurretik izena ematea eskatzen dizugu.

Zure zain izango gaituzu. Mila esker eta agur bero bat,